Programa

Gurutze bidea

Balmasedako Gurutze Bide Biziduna osatzen duten ekitaldien egitaraua aurkezten dizugu. Pausoen prozesioak eta antzezpenak hiribilduko gune historikoan egingo dira. Azken Afarirako eta Pilatoren Epaiketarako sarrera behar da.

Sarreren salmenta

Escaneando este QR podréis acceder a una encuesta dirigida a todas las personas que adquieran entradas para nuestro Via Crucis Viviente.
No son mas que dos minutos que nos ayudarán mucho.
Esperamos que os guste nuestra Semana Santa y paséis unos dias magníficos en Balmaseda.

Eskerrik asko!

QR Encuestas Viacrucis Balmaseda

Ohar garrantzitsuak

  • Garaiz etortzeko eskatzen da; izan ere, antzezpenak hasi baino 15 minutu lehenago itxiko dira sarbideak, mundu guztia bere lekuan egon dadin.
  • Inor ezingo da barrutira sartu antzezpena hasi eta gero, nahiz eta dagokion sarrera izan.
  • Gogorarazten dugu debekatuta dagoela antzezpenean zehar erretzea, sakelako telefonoak itzalita izan behar direla eta isilik egon behar dela, antzezpenarekiko errespetuagatik.
  • Debekatuta dago flasha erabiltzea (Begiratu gomendioen orria).

Pausoen Prozesioa

Ostegun Santua(19:00)

Prozesioa San Severino plazatik aterako da; handik, Hedegile eta Martin Mendia kaleetarantz joko du, gero abiapuntura itzultzeko.

Pausoekin batera erromatarrak eta penitenteak doaz. Azken horiek txanoak jantzita eta oinutsik doaz, lepoan gurutzeak daramatzatela. Kolitza abesbatzak eta Azkoaga musika-bandak ere parte hartzen dute.

Ibilbidea: San Severino plaza, Hedegile kalea, Foru plaza, Martin Mendia kalea, Markes plaza, eta berriz San Severino plaza.

Azken Afaria

Ostegun Santua(21:30)

Ordubete inguruz, honako eszena hauek antzeztuko dituzte: Apaizen Kontzilioa, Azken Afaria, Olibondoen Baratzeko Otoitza, Jesusen Atxiloketa eta Kaifasek gidatutako apaizen aurreko epaiketa. Kaifasen hitzekin (“orain Pontzio Pilato gobernadore erromatarraren aurrera eramango zaituzte, zure zoria erabaki dezan”) bukatuko da ostegun gaueko antzezpena; hurrengo goizean hasiko da berriz ere.

Sarreren prezioak:

  • Aulkiak: 4€
  • Orokorra: doan

Pilatoren epaiketa

Ostiral Santua(9:30)

Lehenik eta behin, Judas urkatuko dute. Gero, Jesusen epaiketa egingo dute Pretorioan, Pontzio Pilatoren aurrean, bai eta Jesusen zigorkatzea, Barrabas askatzea eta Ecce Homo ere. Halaber, lehen erorialdia, eta Maria Magdalenarekin eta Andre Maria Birjinarekin topo egitea antzeztuko dituzte.

Sarreren prezioak:

  • Aulkiak, 1.lerroa: 15€
  • Aulkiak, 2.lerroa: 13€
  • Aulkiak, 3.lerroa: 13€
  • Aulkiak, 4.lerroa: 10€
  • Tribuna: 8€
  • Zutik: 5€

Gurutze Bidea

Ostiral Santua(10:30)

Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalena, Andre Maria Birjina, Beronika, Apostuluak eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuk izango ditugu.

Kristoren kalbarioaren azken uneak 50 metro zabal eta 15 metro altuko agertokian antzeztuko dira. Emanaldi ikusgarri eta dramatikoa izango da; bertan, Jesusek azken hitzak esango ditu, hil aurretik. Gero, gurutzetik jaitsi eta hilobira eramango dute. Hor bukatuko da antzezpena.

Lurperatzearen Prozesioa

Ostiral Santua(19:00)

Aurreko eguneko pertsonaia eta pausoekin batera, Magdalena, Andre Maria Birjina, Beronika, Apostuluak eta goizeko antzezpeneko beste pertsonaia batzuk izango ditugu.

Pausoen kalitateari eta pertsonaien itxura ilunari esker, prozesioa benetan tristea izatea lortzen da, nor bere baitan biltzekoa.

Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Hedegile eta Martin Mendia kaleetatik igaroko da eta abiapuntura itzuliko da.

Isiltasunaren Prozesioa

Ostiral Santua(21:30)

Bisitarientzat ez da oso ezaguna, baina berezienetako bat da. Erromatarrek laguntzen dituzte, heriozko isiltasunean, Kristo Hilerrikoaren eta Andre Maria Nahigabetuaren pausoak hilerriraino. Han, otoitz labur baten ostean, Kristoren pausoa bere ohiko lekuan jartzen da, alegia, hilerriko kaperaren hormetako batean, eta Andre Maria Nahigabetua hartuta elizara itzultzen da prozesioa. Bertaratzen diren ehunka pertsonek kandelekin laguntzen dute prozesioa.

Ibilbidea San Severino plazan hasiko da, Pío Bermejillo eta Martin Mendia kaleetan zehar igaroko da, gero, El Millonario zubia gurutzatu eta, ondoren, hilerrirako bidea hartuko du.

Lankideak

Euskadi logo Bizkaia logo Balmaseda logo Enkartur logo Caixa logo Savilecode logo