Museoa

Balmasedako Santa Clara komentua Burgoserako irteeran dago kokatuta estrategikoki. Juan de la Piedra Verástegui indianoak (jatorriz Balmasedakoa) 1643an Panamatik igorritako legatu paregabe bati esker eraiki zen.  Bere testamentuan hiru mila dukateko legatua utzi zuen, Klaratarren klausurako komentu bat sortu eta mantentzeko. 1666ko urriaren 31n heldu zen komentura lehen abadesa, María Jacinta de la Puente andrea.

Oinplanoan pixka bat nabarmentzen den gurutzea duen nabedun eliza motakoa da, eta koroa eta jaunartze mahaia ditu oinetan. Fatxada soila da, eta sarrera nagusia erdi-puntuko arku baten azpian dago. Gainean horma-hobi bat dago Santa Clararen irudiarekin; ezkutuak ditu alde bietan. Barrualdean erretaula barroko zoragarriak daude, trazadura, gauzatze eta iruditeria bikaina duten XVII. eta XVIII. mendeko obrekin. Koroan 1777ko organo bat kontserbatzen da, Bizkaiko zaharrenetako bat.

Gaur egun Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Gunearen egoitza da. Bertan, bisitariek urte osoan ezagutu ditzakete Gurutze-bide Bizidunari buruzko gauza guztiak. Museo Egoitzan erakusketa iraunkor bat dago. Bertan antzezpeneko jantziak, pausoak, objektuak, irudiak eta soinuak biltzen dira. Horrez gain, tailerrak egiteko espazio bat ere badu.

Liburua + DVD

Museum DVD

“Balmaseda. Su Pasión Viviente” liburua eta antzezpenaren DVDa salgai. Liburua formatu handikoa da eta argazki bikainak biltzen ditu. Bere 144 orrialdeetan gure Pasioaren historia kontatzen da, hastapenetatik.

Egin zure eskaera info@viacrucisbalmaseda.com helbide elektronikora idatzita. Etxean jasoko duzu, Elkartearen kontu-zenbakian zenbatekoa ordaindu ondoren. Salmenta-prezioa

  • Liburua+DVD 20€ (+bidaltze-gastuen 6€)
  • Liburua 15€ (+bidaltze-gastuen 6€)
  • DVD 10€ (+bidaltze-gastuen 4€)

ESKAINTZA: 2018ko antzezpenerako sarrera erostean Pasioaren DVDa edo liburua erosten baduzu, deskontu handia egingo dizugu salmenta-prezioaren gainean:

  • Liburua+DVD 18€
  • Liburua 12€
  • DVD 7€

Ordutegia

Museum DVD

Hauek dira Interpretazio Zentroko ordutegiak:

  • Astelehenean: Itxita
  • Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara
  • Gainera, udako ostiraletan arratsaldez ere irekitzen da: 17:30etik 19:30era.

Aste Santuaren aurreko egunetan museoa itxita egongo da, antzezpenetan erabiltzen baitira bertako funtsak.

Telefono: 946801438

Elkartearen egoitza

Museum last

Elkartearen egoitza denez, bertan gordetzen dira Gurutze Bidean erabiltzen diren jantziak. Hau da, hor gordetzen dira Balmasedako Aste Santuan parte hartzen duten guztien jantziak: erromatarren kaskoak, lantzak eta korazak, turbanteak eta sandaliak.

Bestelako erabilerak ere baditu, adibidez, entseguetarako lokal, joskintza-tailer eta materiala garbitzeko eta mantentzeko gune gisa erabiltzen da. Era berean, Elkarteak hor egiten ditu bilerak.

Lankideak

Euskadi logo Bizkaia logo Balmaseda logo Enkartur logo Caixa logo