Balmaseda Hiribilduko Gurutze-bidearen argazki-memoria berreskuratzeko, erregistratzeko eta gordetzeko asmoz, kanpaina iraunkor bat abiatu da: Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Argazki Erregistro Historikoa. Gaur egun, Elkartearen argazki-bilduma oso zabala da, baina album gehienak digitalizatu gabe daude eta azken urteetakoak dira. Hori dela eta, bidean galdu diren irudiak berreskuratzen saiatu nahi dugu.

Proiektu honen helburu nagusia da Elkarteak dituen argazkiak berreskuratzea, erregistratzea, digitalizatzea eta zaintzea, eta bereziki artxiboa zabaltzea. Horretarako, Balmaseda Hiribilduko herritarrei dei egiten zaie bilduma osatzeko eta antzezpena egin den urte bakoitzeko edozein dokumentu grafiko erregistratuta utzi ahal izateko. Eskaner bat dugu Interpretazio Zentroan; horrela, gure artxiboa zabaltzen lagundu nahi diguten guztiak hona etorri eta haien argazkiak utzi diezazkigukete, eta momentuan bertan itzuliko dizkiegu. Posta elektroniko bidez ere lagundu gaitzakezue info@viacrucisbalmaseda.com helbidera idatzita, edo gure sare sozialen bitartez (Facebook eta Instagram).

Denon artean, irudien bitartez, jasota utzi ahal izango diegu gure ondorengoei gure Gurutze Bidearen garrantzia.