1974. urtean “Balmasedako Gurutze Bide Bizia Elkartea” sortu zen tradizio hau zaindu, antolatu eta bizirik mantentzeko helburuarekin.
Herriko bizilagunen parte-hartze eta lankidetza desinteresaturik gabe bere eginkizuna ezinezkoa izango litzatekeela jakinda ere, Elkarteak urte osoan zehar lan egiten du Aste Santu bakoitzean antzezpena arrakasta izan dadin.
Elkartea bazkideek demokratikoki hautatutako Zuzendaritza Batzorde batek osatzen du, eta lan-batzorde desberdinak ditu: jantziak, atrezzo, eszenografia, komunikazioa eta parte-hartzaileen koordinazioa.




