Logo asociación viacrucis
Logo asociación viacrucis

Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartea, Bera Kurutz kofradiaren ondorengoa, da antzezpenaren antolatzailea. Elkarteak antzezleak aukeratzen ditu, entseguak eta antzezpenak zuzentzen ditu, eta erabiltzen diren jantziak eta agertokiak zaintzen ditu. Horretarako, Hiribilduko Udalaren eta beste babesle eta erakunde batzuen laguntza jasotzen du, besteak beste: Kolitza abesbatza, musika-banda, Babes Zibila eta DYA.

Pozik gaude ikusita Balmasedako Aste Santuak inoiz baino indar handiagoa duela eta gure arbasoen legatua eta gure Hiribilduaren tradiziorik indartsuena gure Balmaseda maitearen erreferente bereizgarria dela. Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen eta posible egiten duzuen guztien izenean

Artxibo historikoa eta personaiena

Hau da Balmasedako Gurutze Bideko artxibo historikoa eta pertsonaiena. Lehen zatia pertsonaiei buruzkoa da, eta hor kontsultatu daitezke pertsonaia nagusiak, hala nola Jesusak, Magdalenak, apostoluak, zenturioi erromatarrak, Sanedrineko apaizak...

Bigarren zatian, “Historia” izeneko azken atalean, Gurutze Bideak orain arte izandako bilakaeraren gertaera garrantzitsuenak jasotzen dira.

1974. urtean, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartea sortu zen, tradizio hau babesteko, antolatzeko eta bizirik mantentzeko, nahiz eta jakin badakiten Hiribilduko herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ezingo litzatekeela egin.

Elkarteak etengabe berrikusten du dokumentu hau, hobetzeko eta osatzeko. Hori dela eta, harremanetan jar zaitezke gurekin, dokumentua irekia baita eta uste baitugu denon artean gozatu eta osatu beharko genukeela.

Sabaldu fitxategia

Argazki zaharren digitalizazioa

Balmaseda Hiribilduko Gurutze-bidearen argazki-memoria berreskuratzeko, erregistratzeko eta gordetzeko asmoz, kanpaina iraunkor bat abiatu da: Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Argazki Erregistro Historikoa. Gaur egun, Elkartearen argazki-bilduma oso zabala da, baina album gehienak digitalizatu gabe daude eta azken urteetakoak dira. Hori dela eta, bidean galdu diren irudiak berreskuratzen saiatu nahi dugu.

Proiektu honen helburu nagusia da Elkarteak dituen argazkiak berreskuratzea, erregistratzea, digitalizatzea eta zaintzea, eta bereziki artxiboa zabaltzea. Horretarako, Balmaseda Hiribilduko herritarrei dei egiten zaie bilduma osatzeko eta antzezpena egin den urte bakoitzeko edozein dokumentu grafiko erregistratuta utzi ahal izateko. Eskaner bat dugu Interpretazio Zentroan; horrela, gure artxiboa zabaltzen lagundu nahi diguten guztiak hona etorri eta haien argazkiak utzi diezazkigukete, eta momentuan bertan itzuliko dizkiegu. Posta elektroniko bidez ere lagundu gaitzakezue info@viacrucisbalmaseda.com helbidera idatzita, edo gure sare sozialen bitartez (Facebook eta Twitter).

Denon artean, irudien bitartez, jasota utzi ahal izango diegu gure ondorengoei gure Gurutze Bidearen garrantzia.

Pertsonaien izen-ematea

Gogorarazten dugu zerrenda batzuk daudela aurrera begira pertsonaiak antzezteko izena eman nahi duten pertsonentzat. Hala ere, pertsonai zehatz baterako izena emateak ez du esan nahi pertsonaia hori antzezteko eskubidea izango duenik.

Eskaera-orri bat dago, eta interesdunek orri hori bete ondoren, Balmasedako 32 zenbakiko posta-kutxan entregatu beharko dute Gurutze-bide Bizidunaren Elkartearen izenean, edo posta elektronikoaren bitartez Elkarteari bidaliz.

Descargar inscripción

Lankideak

Euskadi logo Bizkaia logo Balmaseda logo Enkartur logo Caixa logo Savilecode logo