Ongietorria

Balmaseda, Bizkaiko lehen hiribildua, 1199an sortu zen, eta beti egon izan da harro bere tradizioez. Horren adierazgarri da Pasio Biziduna, maitasun handiz ospatzen duena. Gure herriak, adinekoengandik, gainerakoei Jesusen bizitzaren azken orduak sentiarazteko erantzukizuna jaso du.

Ekitaldi nagusiak Ostegun Santua gauean eta Ostiral Santua goizean egiten dira. Ekitaldi horietan, Jesus Nazaretekoaren bizitzaren azken uneak irudikatzen dira, hiribilduko kale eta plazetan.

Pasioa modu bizidunean irudikatzen da XIX. mendetik, eta urteetan zehar aldatuz joan da, hainbat pertsonaia eta agertoki sartuz. Horri esker, errealismo eta hunkiberatasun handia lortu du, eta horixe da, hain zuzen ere, ekitaldiaren bereizgarria.

1974tik

Ekitaldiak

Hasiera batean, izurriengatiko penitentzia-prozesio bat zen, pausoez lagundutakoa. Soldadu erromatarrek babesten zuten Gurutze Bideko pertsonaia nagusiekin batera, baina pertsonaia eta agertoki berriak sartu direnetik, aldatu egin da, eta gaur egun bestelakoa da.

Pausoen prozesio horiek gaur arte iritsi dira, eta pausoetako batzuk XIX. mendekoak dira. Erromatarrek, penitenteek, Kolitza abesbatzak eta musika-bandak lagunduta, hiribilduko gune historikotik egiten dute ibilbidea Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan, arratsaldez, eta ostiralean gauez amaitzen dute “Isiltasunaren Prozesioa” ezagunarekin.

1974. urtean, Balmasedako Gurutze-bide Bizidunaren Elkartea sortu zen, tradizio hau babesteko, antolatzeko eta bizirik mantentzeko, nahiz eta jakin badakiten Hiribilduko herritarren parte-hartze eta laguntzarik gabe ezingo litzatekeela egin.

Kontaktua

Lankideak

Euskadi logo Bizkaia logo Balmaseda logo Enkartur logo Caixa logo Savilecode logo